XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Populazioaren dentsitatea

Toki, herri edota lurralde batean jende gehiegi ala gutxiegi bizi den jakiteko, leku horretako dentsitatea kalkulatzen da.

Horretarako bi datu besterik ez dira behar: biztanle kopurua eta leku horretako hedadura km2-etan.

Kalkula ezazu Euskal Herriko dentsitatea eta lurralde bakoitzarena, datu hauen arabera:

Populazioa/Hedadura/Dentsitatea

Zein da dentsitate handieneko lurraldea?

Gauza bera egin dezakegu Euskal Herriko lurraldeen hiriburuekin.

Euskaldunak eta euskalkiak

Zuk euskaraz badakizu, ezta?

Baina Euskal Herriko biztanle guztiek ba al dakite euskaraz?

Eta euskaraz dakitenek euskara berdina erabiltzen al dute?

Egitzazu Euskal Herriko bi mapa desberdin:

- Batean, euskaraz dakiten biztanleak banatu eta kokatu eta

- Bestean, euskaraz idazteko eta hitzegiteko dauden modu desberdinak lekutu.

Alegia, mapa batean euskaldun kopuruak eta kokapena eta bestean euskalki desberdinen hedadura adieraziko dituzu.

Lan honetarako irakaslearen laguntza ezinbestekoa zaizu.

Eskatu, beraz, pista batzuk eman diezazkizula.

Euskal udalekuak dauden tokietako euskalkia eta euskaldun kopurua ere beha itzazu.